gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna
Georges Simenon
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > GEORGES SIMENON
GEORGES SIMENONEN KRONOLOGIA


Georges Simenon, Bernard Alavoinek idatzia


1903

Otsailak 13: Georges Simenon Liejan jaio zen.

1906
Bere anaia Christian jaio zen.

1907
Familia "Rue de la Loi" kalera aldatu zen. Han amak atzerriko ikasleentzako ostatu bat eduki zuen.

1908-1914
Simenonek Kristau Eskoletako anaien Saint-André Ikastetxean estudiatu zuen, 315 punturen gainean 293,5eko batez bestekoa atera zuen.

1914-1915
Jesuiten Saint-Louis Ikastetxera joan zen estudiatzera beka bati esker. Urtebete egon zen humanitate gaietan berezitutako eskola hartan. Ikasteak geroago eta gutxiago erakartzen zuen.

1915-1919
Saint-Servais ikastetxe zientifikoagoan jarraitu zituen ikasketak. Nota eskasak lortu zituen, frantsesean izan ezik: ikasteak ez zuen jada interesik beretzat.

1919
Ekaina: ikastetxea utzi egin zuen azterketarik egin gabe. Bere aita osasunez gaizki zebilenez, gozogile baten ikasle-laguntzaile gisa hasi zen lanean eta ondoren liburutegi bateko enplegatu gisa.

1919
Azaroa: Simenon mandatari lanetarako hartu zuen José Demarteauk Gazette de Liége egunkari kontserbadorean eta ondoren gertaeren kazetari bihurtu zuen.

1920
Gazette de Liége egunkarirako artikulu batzuk idatzi zituen, batez ere "judutarren arriskuari" buruzko bi.

1921
Liejan soldadutzan. Régine Renchon neskari ezkon-hitza eman zion. Au Pont des Arches bere lehen eleberria argitaratu zuen. Aita hil zitzaion.

1922
Parisera joan zen (abenduaren 10ean) eta Binet-Valmerrek bere idazkari egin zuen.

1923
Martxoak 24: Régine Renchonekin (ezizenez "Tigy") ezkondu zen. Egunkarietarako ipuinak idazten hasi zen, eta Tracyko markesak bere idazkari egin zuen.

1924
Utzi egin zuen markesa. Le Roman d’une dactylo bere lehen eleberri herrikoia idatzi zuen.

1925
Udaldia Etretaten igaro zuen, eta negua Vosgeen plazan. Eleberri herrikoiak idazten zituen.

1926
Udan Porquerolles herria ezagutu zuen, eta egunkari batzuetarako (París-Soir...) lanak egin zituen.

1927
Uda Aix irlan iragan zuen, paristar ospetsuenekin ibili zen eta Vlaminck, Derain, Picasso eta beste artista batzuk ezagutu zituen.

1928
La Ginette ontzia erosi zuen, bost metrokoa, eta Frantziaren itzulia egin zuen kanal eta ibaietan barrena.

1929
Hamar metroko belaontzia eginarazi zuen Fécampen: Ostrogoth izenekoa. Udaberrian Belgikarantz abiatu zen, eta Holandaraino iritsi zen. Norvegiako itsasertzean ibili zen hango ontzi erregular batean. Diotenez han. Delfzijlen idatzi zuen Maigret komisarioaren lehen liburua (Pietr le Letton).

1930
Maigret komisarioaren lehen liburuak idatzi zituen Ostrogodth ontzian, Morsang-sur-Seineko kaian. Udazken eta negua Bretainian egon zen.

1931
Arthème Fayard etxeak Maigret komisarioaren gaineko lehen liburuak kaleratu zituen, ondoren Bal anthropométrique izenekoa. Simenonek ibilaldi laburrak egin zituen Ostrogoth ontzian. Gero, abenduan saldu egin zuen. Antibesera joan zen bizitzera eta Jean Renoirren La Nuit du carrefour eszenarioa landu zuen.

1932
Maigret komisarioaren liburuak idazten jarraitu zuen. Apirilean, La Rochelle hiriaren ondoko Marsillyko "la Richardière" oinetxera joan zen bizitzera. Udan Afrikara joan zen, Voilà aldizkariaren kontura.

1933
Europari itzulia emanez erreportaiak egin zituen. Stavisky arazoa ikertu zuen eta Gaston Gallimard editorearekin kontratua izenpetu zuen.

1934
Mediterraneoaren zeharkaldia egin zuen Araldo ontzian. Ondoren munduari itzulia ematera abiatu zen (abenduan).

1935
Munduari itzulia eman zion. André Gide ezagutu zuen. La Cour-Dieu etxean jarri zen bizitzen, Orleanseko basoan.

1936
Parisera aldatu zen, Richard-Wallace bulebarrera.

1937
Maxim’s y Fouqut’s etxeetan Parisko pertsonaiarik ospetsuenekin ibili zen, Raimu, Pagnol, Fernandel... eta abarrekin.

1938
Uda Nieul-sur-Mer herrian iragan zuen, La Rochelle ondoan. André Giden lehen gutuna jaso zuen.

1939
Marc seme zaharrena jaio zen.

1940
Alemaniarren inbasio garaian, La Rochelleko errefuxiatu belgikarren arduradun izendatu zuten Simenon.

1941
Terre-Neuveko gazteluan jarri zen bizitzen, Fontenay-le-Comte herrian. Gaston Gallimarden bisita izan zuen eta Je me souviens liburuaren eskuizkribua eraman zuen. Giden aholkuei jarraituz, liburua Pedigree bihurtu zen, hirugarren pertsonan idatzi ondoren.

1942
Simenon Vendeeko Saint-Mesmin-le-Vieux herrira joan zen. Judu jatorrikoa zela akusatu zuten, baina amak behar zituen ziurtagiriak bidali zizkion.

1943
Bere eskuizkribuak enkantean jarri zituzten errefuxiatuei laguntzeko. Saint-Mesmin-le-Vieux herrian eleberriak idatzi zituen.

1944
Pleuresia harrapatu zuen eta sendatzeko Les Sables d’Olonnera joan zen.

1945
Lehendabizi Les Sables d’Olonnen zaindu zuten eta gero Parisen. Ameriketara abiatu zen. Argitaletxez aldatu eta Presses de la Cité etxearen kontratua izenpetu zuen. Denyse ezagutu zuen, bigarren emaztea izango zuena. Senar-emazteak Kanadan, Sainte-Marguerite herrian, jarri ziren bizitzen.

1946
Simenon Estatu Batuetara joan zen. France-Soir egunkarirako idazten hasi zen.

1947
Basamortua zeharkatu eta Arizonan, Tucsonen, bizitu zen. Christian, anaia hil zitzaion Indotxinan, legionarioekin joanda.

1948
Simenon Tumacacori herrira joan zen bizitzera, Mexikoko mugaren ondora.

1949
John bere bigarren semearen jaiotza. Simenon Carmelera joan zen bizitzera, Salinas ondora.

1950
Régine Renchon ("Tigy") lehen emaztearengandik banandu egin zen eta Denyse Ouimetekin ezkondu. Senar-emazteak, Lakevillen, Shadow Rock Farm etxean jarri ziren bizitzen.

1951
Simenonek eleberri batzuk idatzi zituen Lakevillen.

1952
Europara etorri zen.

1953
Marie-Jo alabaren jaiotza.

1954
Simenonek beste eleberri batzuk idatzi zituen Lakevillen.

1955
Behin betiko itzuli zen Europara: lehendabizi Parisera, ondoren Mouginsera (Itsas Alpeak) eta azkenik Cannesera.

1956
Cannesen jarri zen bizitzen, eta eleberriak idazten jarraitu zuen.

1957
Suitzara joan zen bizitzera, Echandenseko gaztelura.

1958
Holanda, Venezia eta azkenik Florentzia bisitatu zituen.

1959
Pierre jaio zen, Denysekin izan zuen hirugarren semea.

1960
Simenon Canneseko Zinemaldiko epaimahaiko buru izan zen.

1961
Teresa neskame lanetan hasi zen idazlearen etxean. Simenon aitondu egin zen.

1962
Senar-emazteak tentsio handiak izan zituzten.

1963
Denyse ospitale batera eraman zuten, desintoxikatzeko.

1964
Simenon Epalingesen jarri zen bizitzen, berak egindako planoei jarraituz eginarazi zuen etxean. Denyse behin betiko uzten du Epalinges.

1965
Simenonek Mediterraneoan eta Itsaso Beltzean zeharkaldia egin zuen.

1966
Delfzijlen, Maigret estatua agerrarazi zuen, telebista eta zinerako komisarioa interpretatu zuten aktore askorekin batera.

1967
Lausanako Editions Rencontre argitaletxea Simenonen lan osoa argitaratzen hasi zen.

1968
Bost medikuk elkarrizketatu zuten Simenon Genevako Medikuntza eta Higienea aldizkarirako.

1969
Liejara joan zen ama ikustera.

1970
Ama hil zitzaion.

1971
Simenon American Academy of Arts and Letters akademiako kide izan zen izendatua.

1972
Gehiago eleberririk ez zuela idatziko iragarri zuen.

1973
"Diktatuak" liburuaren hasiera.

1976
Simenonek bere artxiboen dohaintza egin zion Liejako Unibertsitateari.

1978
Marie-Jo bere alabak bere buruaz beste egin zuen.

1980
Simenon Oraitzapen intimoak liburu autobiografikoa idatzi zuen.

1981
Oroitzapen intimoak autobiografia argitaratu zen.

1984
Simenoni ebakuntza egin zioten buruko tumorea kentzeko.

1987
Bere osasunak txarrera egin zuen (paralisia).

1989
Irailaren 4an: Lausanan hil zen Georges Simenon.

Arriba

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net